Entre pintoresca y desconocida, Brinkola es la última estación de Adif en Gipuzkoa, donde muere la línea que nace en Irun. Está a poco más de cuatro kilómetros de Legazpia, a un lado de la carretera que por el puerto de Udana conduce a Oñati. De hecho, esa estación recibe el nombre de Brinkola-Oñati.
Brinkostia deitu genion Brinkolatik Donostira mendiz egin beharreko bi eguneko txangoari. Hasiera batean, Manex, Ganu eta Gurruk planifikatutako abentura hau, ekainaren 13ko asteburuan gauzatzekoa zen, baina aste betez atzeratzea erabaki zuten pare bat lagun gehiago batu gintezen. Nolabait, eta ezustean, aste beteren buruan jende mordoak izen eman zuen. Gauzak horrela, ekainaren 20an, 19 kide abiatu ginen Brinkolako tren geltokitik Donostiruntz, aurretik 70 bat kilometro genituela.
Egin beharreko ibilbidearen track-a hemen ikus daiteke: https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/brinkostia-51142431
Abiatu eta gutxira izan genituen lehenustekabeak. Lehen hiru kilometroen buruan talde pare bat bi aldiz galdu ziren. Zorionez, berandu gabe bideratu genuen espedizioa berriz ere ildo zuzenetik. Harritzekoa da hain tarte txikian bi aldiz galtzea, baina ziurrenik are txundigarriagoa da hortik aurrerakoan ia arazo bakar bat ere eduki ez izana.
Brinkolatik Aztirira egin genuen, eta gero zuzenean Ormaiztegira (10,8km) lehen atsedenaldia egiteko. Ondoren zetorren zatia gogor xamarra zen, 10 bat kilometroko igoera eta 600 metroko desnibela bai genituen aurretik. Hala ere, zati horren erdialdean bazkaltzeko geldialdi bat egin genuen Mandubiko Bentan (17,7km). Erabaki egokia izan zen, ahuleziak jo aurretik energia berreskuratzeko aukera eman zigun eta.
Sabelak beteta aurrera egin genuen, eta 22. kilometroan igoera amaitu genuen, 860 metroko garaieran. Hortik aurrerako 10 kilometroak dexente etzanagoak ziren eta eroso antzean burutu genituen. Patxadaz hitz egiteko edo ikuspegiaz gozatzeko denbora eduki genuen.
Gogoan dut, besteak beste, Bingenekin Gabrielen “Mi primer 10.000” posta gogora ekarri eta eztabaidatu genuela zergatik gaur egun gure inguruan ordungoa baino atletismo maila baxuagoa daukagun. Ez genuen ondorio garbirik atera.
Eguneko azken kilometroetan zehar beti begi bistan izan genuen helburua, Zelatun. Erreferentzia hori edukitzea motibazio iturri eta energiak neurtzeko oso baliagarri izan zen. Azkenik, igoera labur xamar baten ostean iritsi ginen bertara, 11 ordu eta 36 kilometroren ondoren.
Egunsentia ikustera joan ez ginenok 8ak aldera ekin genion iratzartze prozesu krudelari. Gosari eder baten ondoren, berriz ere abiatu ginen bigarren eta azken etaparen bila.
Andatza mendira (50.km) gerturatzen ari ginela, gero eta argiago zegoen Usurbilgo Euskotrenaren dizdirak espedizio-kide bat baino gehiago itsutuko zuela. Horren aurretik Andatza bera igo beharra zegoen baina. Mendi honen azken atalak oso penditz gogorrak zituela ikusita, batek baino gehiagok erasoa jo eta mendiko mailota borrokatzeko aukera baliatu zuen.
Behin igo eta gero, Andatza jaistea baino ez zen geratzen. Erreza dirudien egiteko hau dexente aldrebestu zitzaigun talde txiki bati. Oharkabean bide okerra hartu eta mendi bide egokia zena bapatean sastraka baso korapilatsua bilakatu zen. Matxeterik ezean, makila pare batekin bidea zabaldu behar izan genuen, azkenik baserri bat ikusi eta zibilizazioaren norabidea hartu genuen arte.
Usurbilera (56.km) iristea lortu genuen. Ordurako taldea nahikoa nekatua zegoen eta geratzen zen bide zatia ziurrenik interes gutxiena zuena zen. Ez det uste zalantza handirik egon zenik, eta horrela, Usurbilgo plazan, Brinkostia zena Brinkurbil bilakatu zen. Ez zen inor egon bidea amaiera arte jarraitzea erabaki zuenik. Batzuek zuzenean etxerako bidea hartu zuten, eta beste batzuek bazkari eder batekin eman genion amaiera abentura honi.
Nik uste ez zatekeela oso zaila izango espedizioa muturrera arte eraman eta lana osotasunean bukatzea, baina iruditzen zait kasu hontan askoz hobe izan zela epika baztertzea eta ondo egin zuen bazkari batekin egindakoa ospatzea.
Bazkaltzen ari ginela, Bingenek begiratu eta esan zidan: “Ez al da horrelako erabakiengatik izango gaur egun marka txarragoak egiten ditugula?”
Baliteke.
No hay comentarios:
Publicar un comentario