Esta tarde, en el funeral, le han cantado estos bertsos. Escritos por ellos mismos. Seguro que le habrán encantado.
AITONA,
Errenterin
jayua,
Madalenbordian,
ta
amona ezagutu,
herriko
feriyan.
Ondo
gordeko dugu,
gure bihotzian,
Beldarrain abizena,
oroitzapenian.
Batzuetan Angela,
besteetan Thatcher,
bere indarrak beti,
eutsi gaitu fuerte.
Memoria trebe ta,
hitz jokoen jabe,
bertsoz pozten zituen,
bazkariak tope.
Bisitak zeudenan,
historiak agertzen,
aitona batallitak,
gogotsu kontatzen.
Amonan esanetan,
bilobak aspertzen,
baina
a ze gustora,
genuen
entzuten.
Biloben agurra da,
bertsoz eraikia,
utzi duzun zuloa,
da guztiz handia
Itxaron iezaiguzu,
gaur zauden tokian,
bildu gaitezkelako,
azken geltokian.
Beti bihotzean, zure 4 bilobak: Ane, Maria, Iñigo eta Jon.
Goian bego, aita.